amaraberrisarea

Sekeirox Saria 2011.ean ezarri zuen Aulablogek Carlos Santos (Sekeirox) gure lankidearen ohoretan. 2011.ean utzi gintuen bere jatorrizko Galizian hezkuntza hobetzeko hainbat lan egin ondoren. Seleirox Sari hau Eskola hobetzeko balioak eta ekintzak eginez gailentzen diren proiektu eta erakundeei eskaintzen zaie. Aurten, aulaBLOGeko zuzendaritza taldeak ahobatez erabaki du Sekeirox Saria Amara Berri Sareari eskaintzea, eskolan berrikuntza-lanetan eta IKTak geletan integratzeko egin duen lanagatik. Sari honek ez dakar inongo onura ekonomikoarik baina profesionala eta emozionala erakusten du. AulaBLOGek Donostian egingo duen Topaketaren une esanguratsu batean emango da, datorren uztailaren 5ean, jardunaldietako lanak amaitu baino lehen.

Amara Berri sistema

Haurrak, prozesu naturala du eta hau, lehenik eta behin, ezagutu, gero errespetatu eta, azkenik, bultzatu egin behar da. Hezkuntzaren bidea prozesu honen bidea da.

Amara Berri sistema eta ikastetxe sarea

Amara Berri sistemak ibilbide luzea du. 1972.era aldera jaio zen Durangon (Bizkaian) baina handik lasterrera eten egin zen esperientzia hau. Loli Anautek, proiektuaren builtzatzailerik nagusienak, 1979.ean bere ideiak eta lana egiteko moduak Donostiako Amara Berri Herri Ikastetxera eraman zituen, eta hantxe indarrean jarri eta garatu zuen Sistema hau. Ostean beste eskola batzuetan ezarri da, gaur eguneko Amara Berri Sistemako ikastetxe sarea osatu arte.

Gure grinarik biziena: ikasleak

Gure hezkuntz ekintzaren ardatza ikasle bakoitza da, eta honen barruan ere ekintza honetan partaide diren guztiak ere hartzen ditu, pertsonaren kontzeptuarekin lotura duen heinean. Gure ekintzaren gunean ikasleak jartzean, edozein azterketa egiten dugula ere ez dugu inoiz bistatik galduko hauen garapena eta onura beste interes guztien gainetik: irakasleak, familiak, erakundeak, e.a. Ikasle bakoitza honela definitzen dugu.

  • Izaki globala da.

  • Berezko interes eta motibazioak dituena.

  • Eskema kontzeptual eta emozional jakinak dituena.

  • Bakarkako potentzial berezkoa duena.

Gure ikasleetariko bakoitzaren hezkuntz beharrei erantzuna emateko, gure lanak ikaslearen errealitate pertsonal eta sozialaren alderdi guztiak ditu kontuan.

Printzipio metodologikoak

1. Indibidualizazioa

Indibidualizazioaren printzipioak pertsona bakoitzak dagokion mailan eta erritmoan lan egin dezan bermetzen du, dituen ahalmenak eta bizi duen egoeratik abiatuta.

2. Sozializazioa

Sozializazioaren printzipioak gizarteko kide gisa izatera eta jokatzera garamatza. Sozializazioak elkarreragina dakar.

3. Jarduera

Jardueraren printzipioak gizabanakoak egiteko bidea edo ahalmena hartzen du kontuan. Autonomia dakar.

4. Sormena

Sortzeko edo asmakuntzak egiteko gaitasuna edo ahalmena.

5. Askatasuna

Norbanakoaren eta gizartearen bitartean eratzen den biziera.

6. Globaltasuna

Gizakia globala da. Bizitza globala da. Gure ikastetxeetan ikasleak bizi daitezen eta izan daitezen egoerak sustatzen dira. Eta bizi egiten dutelako ikasi egiten dute ikasleek.

7. Normalizazioa

Gure bizimoduan, gure afektuetan, gure adimenean, gure ekintzetan, gure xedeetan, gure ingururik hurbilenean… ordena jartzea.

Ezaugarri metedologikoak

Ikasleak ulertzeko dugun era honek gure ikastetxeetako bizitza eta bertan egiten diren ekintzak testuinguru sozial egonkor eta osagarrietan antolatzera garamatza. Hau da, bizitzako egoerak dira eta ikuspegi anitzetatik bideratuta, nahiz eta testuinguruan testuinguruko bat nagusi izan. Bizitzako ekintza hauei (edo joko-ekintzei) “testuinguru sozial, egonkor eta osagarriak” deritzegu. Azken batean bizitzarako ekintzak dira, esanahiez beteak, eta gaiak elkarreraginean dituztenak, adibidez: auzoa, gaileta fabrika, diseinu tailerra, mediateka, erreportaia, e.a.

Antolamendu egiturak

Amara Berri Sistemako ikastetxeetan, erakunde bakoitzaren neurri bata izan ala bestea izan, ikasleak zikloka eta adinak nahastean antolatzen dira. Antolakuntza honek elkarlanean eta talde erantzukizunean oinarrituriko ikasketa dakar. Ikasle bakoitzak berak duen mailan lan egiteko aukera du, hala ere. Horretarako programa irekia behar da; aurrera egiteko ahalmena duenak aurrera egiten du, eta ez zaio mugarik jartzen adina dela eta. Era berean ere, arazoak dituenak bere erritmoan egiten du lana. Programa burutzeko denbora muga luzeagoa da (bi urte) eta honek banan banako esku-hartzea egitea uzten du, analisiak, egoerak, estrategiak… berrien berriz eratzeko aukerak emanez.

“Mediatekak” baliabidez elikatzen gaitu eta departamenduen lanerako oinarrizko informazio-iturri dira. Eskola komunitateari eskaintzen zaion beste zerbitzuetako bat da. Zerbitzu honen arduradunak bigarren zikloko ikasleak dira, aldian aldian honen kudeaketaren ardura hartzen dutenak. Ikasleena da ere lehen zikloko bibliotekaren ardura.

Ikasgela guztietako testuinguruetan ikasleek eskura dute “lan metodoa” deritzaguna. Bertan jarduera jakin bati begira egin beharreko atazak azaltzen dira.

Jarduera guztientzako irtenbidea edo “zertarakoa” bilatzen da. Irteeretatik garrantzitsuenak Komunikabideak dira eta hauen barruan IKTek betekizun garrantzitsua dute.

Zertarakoak zentzu publikoa du (irtenbidea irratian, prentsan, telebistan, erakusketetan, ikuskizunetan,…) eta honek norbere buruari gehiago eskatzeko, gauzak hobeto egiteko eta mezuak nori zuzentzen zaizkion kontuan hartzeko nahia dakar.

IKTak Amara Berri Sisteman

Amara Berri Sisteman IKTen erabilera ez da berrikuntzaren pareko. Eguneroko ekintzaren atala dira, aparteko lehentasunik gabe. IKTen bitartez gure eskoletan egiten dena emaitza erreala, egiazkoa eta “nagusienen modukoa» da, funtzio sozialarekin eskola komunitatearen barruan. Bitarteko hauek erabiliz egindako jarduerek benetako ataza bat egiteko ardura eskatzen diete ikasleei, hauek alderdi ludikoa ahaztu gabe. IKTek, zikloka antolaturiko ikasleekin, elkarlana indartzen du eta ikasleen arteko elkarlana indartzen dute, taldeka, eta beste adin batzuetako ikaskideekin ikasketa kooperatiboa sustatuz. Amara Berri Sisteman Informazio eta Komunikazio Teknologiek islatzen dutena José Miguel Correaren hitz hauek ondo baino hobeto azaltzen dute: “Heziketaren orduan garrantzitsuena ez da teknologia bera, baizik eta ikasteko eta irakasteko prozedurek eta partaide diren IKTek ikastetxeko egitasmo pedagogikoarekin erakusten duten identitate eta kalitatea.  Aro analogikoan Amara Berri Sistemaren sostengu ziren identitatea eta praktika, indarrean diraute teknologia digitalekin eta berrikuntzaren giltzarri egin dira”.

Aurrera begira

Amara Berri Sareko ikastetxeek Sistema honi sorrera eman zioten printzipioen garapenari eusten jarraitzen dugu. IKTen aurrerakuntzek eskaintzen dizkiguten bitartekoak egun ditugun lanetarako euskarri garrantzitsuak dira.

Gure curriculumen diseinuen edukiak berrikusten ari gara Hezkuntza Sailak gure Elkarte Autonomoko ikastetxeetan jarri dituen tresnetan oinarrituz: web ataria, intraneta eta, oraindik analisi eta esperimentazio fasean dugun plataforma multimedia. Hauek guztiek Sistemako kideen artean gure lanen emaitzak era egokiagoan partekatzeko eta elkarlanean aritzeko erraztasunak ekarriko dizkigute. Arlo honetan, talde gisa, web atariaren aurkezpenean eman genituen lehen urratsak aurreko ikasturtean. Atari honek bat egingo du intranetarekin eta multimedia plataformarekin, 2013-14 ikasturtean, gauzak ondo badoaz. Elkarlan honetatik aparte, gure sareko ikastetxe askok egin dute, urteotan, bakoitzak bere ataria interneten.

Ikasleei begira eta elkarlanerako tresnak gogoan, ikastetxe batzuek Google Apps erremintekin antolakuntza digitala eratu dugu, gure ikasleen esku hainbat bitarteko digital jarrita.

Eta, honekin batera, gure ikastetxeetariko batzuetan ikasgela birtualak sortzeko aukera izan dugu moodle plataforman oinarrituta.

Lan esparru guztiotan Amara Berri Sarea izena hartzera eramaten gaituzten koordinazio eta elkarlanari eusten diogu beti.

Jose Mari Macías

Amara Berri Sarea

7 Comentarios a ""

  1. 12 noviembre, 2015 - 6:44 | Enlace permanente

    thanks for the info..I’m so glad to know the sale of Remember Me DVD is 7.6M..this would go up more as it was only released in the U.K on 26th july,I’m so glad and happy for Rob being one of the exuciteve producer!and of course Eclipse..282M and counting ..as u said Summit is definitely on cloud 9..I saw a headline in a magazine today–Rob has fallen in love with his co-star in WFE..and I thought..what’s he’s been up to now..then it say «his girlfriend Kristen shouldn’t be worried as Rob has fallen in love with a jack russell and he want to adopt him !I bet he would pay whatever amount or somebody could treat him as an early christmas prezzies!!anyway this guy w/Rob is massive how about recruiting him to be added to his team of bodyguards! goodnight ladies until tomorrow love u all!!

  2. 29 abril, 2016 - 2:51 | Enlace permanente

    Hi Krista,Mei Lin (and maybe Aili) would like to join your math group again in the fall.I read your classes are cancelled. Do you think you will start again later in the year or at an other location? She loved it.Have a great summer!Annelies

  3. 29 abril, 2016 - 3:10 | Enlace permanente

    I have to start using more hair products. I use the hair oil they make at my hair salon, Duafe,I try a few things but I need to mix it up more.

  4. 1 mayo, 2016 - 3:15 | Enlace permanente

    Hellurei,Toi kommentti; Vaeltajat ihme sakkia-siinä piili totuuden sanoja, ehkä me ollaan hiukka masokisteja.Mutta tota mäkin oon aina ihmetelly, ettei yleensä kuljeta kaikin puolin sovussa, ettei yritetä aina jotain yltiöpäistä tai haluta näyttää jollakin tavoin paremmuutta reissulla-kumma juttu, oiskohan sillä jotain tekemistä tän suomalaisen jääräpäisyyden kanssa????Pave

  5. 15 julio, 2016 - 12:30 | Enlace permanente

    I will be remembering my sons. Bryston Gabriel and Colton Joseph. Missing them so very much. ♥Remembering all the little ones that have left this earth far too soon.

  6. 20 julio, 2016 - 16:23 | Enlace permanente

    Det är trevligt att veta att det finns några som håller koll på mig vilket även är en sporre på vägen Tack för alla tipsen

  7. 27 noviembre, 2016 - 19:47 | Enlace permanente

    Back in the day, this would’ve probably caused a fire and burnt the house :-

Responder