Nola partekatu #aulaBLOG13 argazkiak?

Víctor Cuevasek Madrileko topaketetarako idatzitako posta eta Donostiarako gaurkotua.

Badaukazue era bat baino gehiago #aulaBLOG13ko argazkiak disfrutatzeko, beti ere egileen eskubideak errespetatuz. Gogoratu gutariko askok erabiltzen ditugun Cretive Commons lizentziek deskargak ahalbideratzen dituztela helburu komertzialetarako EZ bada eta egilearen izena ESPRESUKI aitortzen bada. Hau argitu ostean, hemen dauzkazue argazki guztiak Flickren konpartitzeko erak.

ETIKETATZEA

Argazkiak zuzen etiketatzea da Topaketetako argazkiak berreskuratzeko modu bakarra, kontu desberdinetan badaude ere. Geurean, argazki guztiek eta bakoitzak eraman behar dute aulablog13 etiketa jarri nahi zaizkien beste etiketez gain. Kontuz, Flickren ez dugu # hashtagik erabiltzen eta, hori Twitterrerako utziko dugu.
Flickr orri nagusian sartu eta bilaketa gelaskan Aulablog13 idatziz gero, izen horrekin etiketaturik dauden argazki guztiak agertuko zaizkigu. Bilaketaren emaitzak, gainera, gehiago erakutsiko digute eskuma aldean: etiketa horrekin loturik dauden TALDEAK, argazki gehien igo dituzten argazkilariak (eta GEHIAGO sakatuz gero, gainerakoak), aipatu dugun erabiltzaile LIZENTZIA kontua eta argazkiak non atera diren. Bilaketa doitzeko, etiketak soilik BILATU aukeratu dezakezu.

 

GRUPO aulaBLOG2013

aulaBLOG 2011 Topaketetako Flickr Taldea, Madrilen #aulaBLOG11

aulaBLOG2013 Flickr taldean, erabiltzaileak norkbere Flicker kontura igo eta taldera gehitu dituen argazki guztiak daude. Horretarako, taldekide bihurtu behar duzu lehenengo. Behin kide zarela, zure Flickr perfiletik, argazkia hautatu eta taldera gehitu. Argazkia talde barruan agertuko da. Horretarako, egin klik EKINTZAK edo … eten puntuetan eta aukeratu “taldea gehitu”. Bilatu aulaBLOG2013 eta badago.

Orain goazen AulaBLOG2013 Taldeak Flickrren daukan hormara. BERRIA dioen oharra dakarrela ikusiko dugu, hormara igo berri dagoela adierazteko.

 

Responder