IKTen lege-alderdiak hezkuntzan

Sarrera

Irakasleak era askotako materialak ari gara ekoizten gelarako. Interneten hedapen haundia, baliabideak lortzeko daukagun erraztasuna eta erabiltzailearen izaera-aldaketa dela eta (kontsumitzaile huts izatetik baliabideak ekoiztera) beste era batera jokatu beharra daukagu. Aldaketa honek behartu egiten gaitu legedia ongi ezagutzera, beste inork sorturiko lanak nola erabiltzen jakiteko. Era berean, beharrezko dugu copyrightaren ordez sortu diren aukerak ezagutzea eta, eta sarean baliabide libreak aurkitzeko gai izatea. Jabetza intelektuala, egile eskubideak, copyrighta eta ordezko aukerak indarra hartu duten kontzeptuak dira eta ikasleek (eta irakasleok ere) ezagutu egin behar ditugu sarean daukaten presentzia era egokian kudeatu ahal izateko.

Bestalde, sarea eta komunikabideak ikasle adingabekoekin erabiltzeak behartu egiten gaitu datu pertsonalak  eta datuak babesteko legeak horiez diona hobeto ezagutzera.

Helburuak

  • Irakaskuntzarekin eta IKTen erabilerarekin loturiko legezko alderdiak ezagutzea.
  • Irakaskuntzan Jabetza Intelektualarekin loturik gerta daitezkeen arazoen ebazpena.
  • Kultura-materialek izan ditzaketen lizentziak desberdintzea eta gure lanei lizentzia jartzea.
  • Ikasgelan eta ikasgelatik kanpo erabil daitezkeen materialak ezagutzea.
  • Irakaskuntzarako baliabide libreak aurkitzeko gai izatea.
  • LOPDaren oinarrizko alderdiak ezagutzea, adingabekoei dagokienez.
  • Web 2.0 baliabideak ikasleekin legez erabiltzeko aukerak ezagutzea.

Edukiak

  • Copyrighta historian zehar.
  • Copyrighta, egile-eskubideak eta jabetza intelektuala.
  • Jabetza Intelektualaren Legea.
  • Aukerazko lizentziak: copyleft eta creative commons.
  • Non aurkitu material librea? Non argitaratu lizentzia irekiekin?
  • Adingabekoekin lan egiteko lege-alderdiak.

Antonio Omatosek emandako mintegia

Responder