Ahotsa zenbait lanbideren muina da. Horrelakoetan, ahotsaren gainean eraiki eta garatzen da lan guztia, hasiera eta amaiera da. Ahotsa barneko “ni” ezkutuaren ispilua da. Garen moduan hitz egiten dugula esan dezakegu eta alderantziz ere.
Ahotsa geure alderdirik emotiboena izan arren, sarri askotan ez diogu jaramonik ere egiten. Erraz karraskatzen den arren, errazen ahazten dugun gorputz-atala dugu.
Ahotsa “berez” orekatzera ohituta gaude tartean dauden gainerako osagaiak orekatzen zaizkigun heinean.
Derrigorrezkoa da geure ahotsa ezagutzea eta sentitzea, eraginkortasuna eta kontrola emango digun soinudun oreka aurkitzeko.
Helburuak
- Ahotsa erabiltzeko ohitura “osasuntsuak” eskuratzea.
- Estres egoerak ezagutzen jakitea ahotsa ez “kargatzeko”.
- Soinu intentsitatean ez lehiatzea: geure ahotsa inguru zaratatsuetan.
- Arinegi ez hitzegitea, murmurioa ongi kudeatzeko eta ongi bokalizatzeko.
- Lepoa eta sorbaldetako tentsio “automatizatuak” saihestea.
- Lanean denbora gehien ematen dugun lekuaren baldintza akustikoak kontuan izaten ikastea.
- Ahots-emisio egokia lortzea arnas-eraginkortasunez.
Edukiak
Arnasketa
- Arnasketa diafragmatiko egokia lortzea, arnas-eraginkortasunez.
- Arnasa ongi botatzea, soinu “naturala” lortzeko beste aire-presioz.
- Arnasa botatzean diafragmaren bitartez kontrolatzea.
- Gorputz-jarrera eta erlajazio orokorra
- Sorbaldak, beheko masailezurra kokatzea, tikak saihestea, bertikalitatearen kontzientzia hartzea.
Emisioa
- Soinuaren atakea zaintzea eta glotisaren kolpea saihestea.
- Soinu egokia lortzea, pertsona bakoitzaren arnasketa ezaugarriekin (zenbat arnas bota eta nola) bat datorrena.
- Honakoak egiteko gai izatea: ahotsaren tonoa igo eta jeistea, intentsitatea areagotu eta gutxitu, e.a.
Molde bokalikoak
- Ahoaren artikulazio edota posizio egokia lortzea:
- Beheko masailezurra erlajatzea.
- Mihia kokatzea.
- Bokal bakoitzaren irekidura egokia eta bokal bakoitzarentzako “molde” egokia lortzea.
Hitzezko ahotsa
- Hitzezko ahotsa hobeto kontrolatzeko ariketak egitea.
Oharrak: Arropa erosoa eta ispilu txiki bat ekarri.
Huuuuuuiii, Bilder von meiner “besten Frdn1eiu̶n;. Wusste ja, dass Du in jeder Situation ‘ne gute Figur machst… sogar beim Aepfel klauen ). Kompliment auch an die Fotografin, super schoene Bilder sind das geworden.