App Partya

aulaBLOG mlearningTresna mugikorrak indar handiz sartu dira hezkuntzaren esparruan eta aulaBLOG elkarteko Mlearning lantaldean aspaldion diseinatu ditugun esperientziak ditugu hemen erakusgai.

App Party hau partehartzaileen artean tresna mugikorrekin aberastu egin diren praktikak erakusteko hitzordu atsegin gisa antolatu dugu. Lehen askoz ere zailagoak ziren alderdi teknikoak erraztu egin zaizkigu hauekin, batez ere gure irakasle-lanetan tabletak eta antzeko tresnak sartu ditugun unetik.

Praktika hauek azaltzearekin batera, parte hartzeko direnek euren esperientziak mintegira ekarri eta ikasketa-aprendizaien prozesuetarako guztiontzat baliagarriak izan daitezkeen aplikazioen oinarrizko multzoa lortzea dugu helburu.

Era berean, izan ditugun zailtasun, lortu ditugun irtenbide eta tresna hauek, gure ikasgeletan erabiltzeko modua dela eta, kezkatzen gaituzten beldur eta galderen plaza izango da mintegi hau.

Helburuak

  • Talde esperientziatik abiatu praktika onak partekatu eta batak bestearekin ikasteko. Talde adimenaren garapena.
  • Ikasketa-aprendizaien atazetan arlo askotan lan egiteko aplikazio zehatz integratuak partekatzea.
  • Jardunaldian partekatu eta Mlearning taldearen blogean argitaratzeko praktika eta aplikazioen zerrenda osatuz joatea.

Edukiak

Mlearningaren eta tresna mugikorren erabileraren gainekoak izango dira. Ekitaldi oso irekia izango denez ez ditugu aldez aurretik gehiegi mugatuko.

  • Tresna mugikorretarako atazen diseinua eta hauen integrazioa.
  • Aplikazioak, hauen erabilera eta aukerak. Sarean tresna mugikorren bitartez partekatzea.

Ez da behar aurreko inongo esperientziarik. Ez da behar tabletik edo smarphonerik. Era aktiboan parte har daiteke nork bere esperientzia txikiak kontatuz edo entzule gisa, esperientzien aurkezpenetan galderak eginez zein hobekuntzak proposatuz.

 

Javier Monteagudok emandako mintegia

Responder