Ikasitakoa ebaluatzeko erremintak

 

Nondik norakoak

Gelan lan egiteko modu berriek ikasitakoa ebaluatzeko erabiltzen ditugun erak berraztertzea eskatzen dute. Ez dauka zentzu handirik ikasteko moduak aldatzea betiko moduan ebaluatzen jarraituz gero.

Gelako lana ebaluatzeko dauzkagun ohiturak aldatzeko erraztasunak emango ditugu, mintegian eta eguneroko lanean nola uztartuz ikasita.

Edukiak

Bost galdera hauei erantzungo diegu:

  • Zer da ikasitakoaren ebaluazioa?
  • Zer nahi dugu ebaluatu?
  • Noiz ebaluatzen dugu?
  • Nork ebaluatu behar du?
  • Nola ebaluatzen dugu?

Charo Fernándezek emandako mintegia

 

Responder